Donostiako 2025eko Emakumeen Astearen egitarauaren barne.
Komedia honetan kritika sozialak du protagonismoa. Suspensezko komedia bat da, politikari baten heriotza misteriotsuan oinarritua, gure gizartearen zenbait gaitz parodiatzen dituena: ustelkeria, diruaren boterea, itxurak...
Testu hau ideia honetatik sortzen da: gauzak ez dira nahitaez izan behar diren bazelakoak. Norberak aldatu ditzake. Batez ere norbera aldatu daiteke (edo agian beharrezkoa litzateke aldaketa hori). Badakigu hiru hankako aulkiak sekula ez daudela kolokan, gure helburua ere hirukoitza da.
Neurri gabeko pertsonaia eta argumentuan oinarritutako komedia honen helburu nagusia da ikusleak disfrutatzea. Intrigaren asmoa da ikuslea adi mantentzea. Lehen eszenako lehen minutuan ezagutzen dugun heriotzaren errudunaren aurkikuntzan murgilduta egongo gara antzezlan osoaren zehar. Giza kritikak gure kontzientzia zirikatu nahi du eta, batzuetan garatzen laguntzen dugun eta beste batzuetan pairatzen ditugun hainbat gaitz agerian uzten dira.