Beatriz Egizabal
Haserre nago, sutan nago, irakiten nago… Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago Magma Mia!!! Bakarrizketa honetan patriarkatuak egunerokotasunean gure gorputzetan duen eragina aztertzen da, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik. Umorea bidaia lagun izango duelarik.
Idazketa eta jokoa: Beatriz Egizabal
16 urtetik goiti