Hotel narras bateko logela zarakartsu bat, hiri amerikar txiki batean. Tipo arrotz batek saria eskaintzen du, 27 urte dela moztu zioten eskua berreskuratzeagatik; izan ere, etenik gabe bilatzen jarraitzen du ordudanik. Gazte beltz batek eta haren neska-lagun zuriak ziria sartu nahi diote, eta berea ez den esku bat eskaintzen diote. Hoteleko harreragile bitxia ezohiko transakzio horretan nahasten da, eta komedia zoro batean murgiltzen dira. Bertan, umore mingarri eta garratzaren haritik, puri-purian dauden zenbait gai azaltzen dira, hala nola arrazismoa, matxismoa eta xenofobia.
Egilea: Martin McDonagh.
Bertsioa eta zuzendaritza: Cándido Pazó.
Antzezleak: Evaristo Calvo, María Roja, Santi Romay eta Diogo Sales.
Diseinua, eszenografia eta atrezzoa: Pablo Giráldez «O Pastor».
Jantzien diseinua: Martina Cambeiro.
Argiztapenaren diseinua: Afonso Castro.
Musika: Guillerme Fernández.