Eskola feminista: "Itzal(iko) bagina"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 6
  • Eskola feminista: "Itzal(iko) bagina"

Antzerki-ikuskizun honek bertsoa du oinarrian. Tramak hiru pertsona(ia) eramango ditu aurrera, bertsoaren munduko nahiz barne-munduko bakardadetik kolektiboa den horretara. Hala, barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute. Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertsoaren munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, harago doazen auzi sozialetara salto egin nahi baitu: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...
 
Fitxa artistikoa:
  • ANTZEZLEAK ETA GIDOIA: Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain
  • ZUZENDARIA: Iraitz Lizarraga
  • KONPAINIA: Lanku kultur zerbitzuak

Jarduera hau Jabetze Feministarako Eskolaren programazioaren barne dago. 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLanku kultur zerbitzuak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 6
  • Ordutegia18:30-20:00 (gutxi gorabehera)
  • LekuaSalburua Gizarte Etxea
    Bratislava Hiribidea, s/n
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Salburua Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz

Non