Martxoaren 6an ospatuko dugu Gaztea Sarien gau handia, Euskalduna Bilbao aretoan. Urtero legez, euskal musikak emandako onena sarituko dugu, eta artista horietako asko oholtza gainera gonbidatuko ditugu, galarako propio prestatutako ikuskizuna eskaintzeko.
Sariei dagokienez, aurreko urtean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira, besteak beste. Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan. Bada, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.
Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik. Izan ere, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzue, webgunean abiatuko dugun bozketan.
Gainera, kategoria berria bat sortu dugu aurtengo sarietarako: elkarlan onenaren garaikurra. Sari honekin, 2024an bi artisten artean egindako lan bat nabarmenduko dugu.
Galan zehar ikusiko ditugun emanaldietako protagonisten izenak jakiteko itxaro beharko den arren, inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla aurreratu dezakegu.