Inork ez daki nondik datorren emakumea. Parkeko banku batean dago eserita haurrentzako txirula bat jotzen. Frantziarra dela dio. Dirurik ez eta bizitzeko bitartekorik gabe, frantsesa irakastea aholkatu diote. Horrela, bi emakume korear izango ditu ikasle. Emakumeak oinutsik ibiltzea eta haitzetan etzanda egotea ditu gustuko. Indartsu sentitzen denean, uneoro hitz egin gabe begira egoten ahalegintzen da, bizitza ahalik eta modu arrazionalean bizitzen nolabait. Baina gauzak lehen bezain zailak dira. Makgeolli alkoholdun edari korearra edaten du egunero, poztasun pixka bat ekarriko diolako esperantzaz.