Familia bat apurtua. Ama eta bere bi alaba. Antzerkia, beraien gurutzea delarik. Bizi al daiteke antzerkiaz edota beste arte motaz? Ahaztu al daiteke zorigaitzak? Gizaki guztiak, bizitzaren funanbulistak gara, beti alanbre fin batean ibiltzen, erortzekotan. Beldurra, ziurgabetasuna… eta maitasun eza. Hauxe da gaur egungo gizakiaren epidemia. Gaur egungo trajikomedia bat. Ametsak… egia bihur al daitezke? Zer egingo zenuke zure ametsa egia bihur dadin?
Ama, Daniela, Nekane. Hauek dira, antzezlan honen protagonistak. Bakoitzak bere beldurrak eta bere ametsak ditu. Eta hirurak, alanbre fin batean daude… edozein unetan erortzekotan.
Fitxa artistikoa: