Ane Gebara: "La Deskarada"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 7
  • Ane Gebara: "La Deskarada"

  • EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA

Bi belaunaldi desberdinetako bi emakumeren (artista bera eta bere amama) harremana ikertzen da obra honetan. Denok dugu gure arbasoetatik zerbait baina norarte gara beraien jarraipena eta norarte gara gu?

Amamaren garaiko istorio epikoak entzuten eman zuen gaztaroa Anek noizbait berak egingo zituelakoan. Autoritateari aurre egin, bizilagunen konplizitatea, kartzela, ogia, loreak buruan.

Baina ezer ez da berdin esaten zuen Hertzainakek. Zer egin eta nola aurre egin dena aldatu denean?

Antzezlan honetan pertsonen duintasuna jartzen da mahai gainean, emakume feministen gorputz eta ikuspuntutik, memoria kolektibora salto eginez.

Antzezlana Ane Gebara aktore gasteiztarrak aurkeztuko du.

Sarrerak erosteko datak:
  • Noiztik: 2025/02/03 08:30 Noiz arte: 2025/03/07 18:00

Laburrean

Non