La Furiak 10 urte bete ditu. Tira, pixka bat gehiago, baina zer axola dio? Oraindik ez du ospatu. Eta, takoien eta kortseen hamar urte hauetan, 4 diskoak baino gehiago ere egin du: zalantza egin, hazi, erori, altxatu, Mimosa -emakumeentzako* management agentzia- sortu, disko berririk argitaratuko ez zuela esan eta… argitaratu.
Beraz, bai, La Furiak bosgarren diskoa dakar ULTRA oihukatuz. Bere presentziaren indarrak begirada kritikoaren bermea izaten jarraitzen du, transfeminismoarena, egiten ari direnek duten indar horrena, eta orain gozamena ere bertan sortu da.
ULTRA zortzi ibilbide dira, bidaia amaigabeak eragin ditzaketenak. Musikari dagokionez, ULTRAk bidaia askoegiten ditu bidaia orokor baten barruan. Rapa dago oraindik, baina ez bakarrik. Bakalaoa dagoelako, instrumentazioakustikoak daudelako, pop elektronikoadagoelako, reggaetona dagoelako, technoadagoelako. ULTRAn musikaltasunak aurrera egin du etagozamena dagoen lekuan gelditu da, inolakokanpo-mugarik gabe.