Trintxerpeko Jai Batzordeak Inauteriak antolatu ditu 2025eko martxoaren 7, 8 eta 9an.
Hori dela eta, otsailaren 3a arte zabalik dago konpartsen desfilean izena emateko epea.
Desfilerako izena eman nahi duten konpartsek araudiaren azken orrialdean dagoen fitxa bete beharko dute, eta jaiak@pasaia.net posta elektronikora bidali, izena emateko epea amaitu baino lehen.
Izena ematen duten konpartsa guztiei dei egiten zaie Trintxerpeko Alkateordetzan otsailaren 5ean 19:30ean egingo den bilera informatibora.
Aurten ere, Adinberriko obrak direla eta, desfileak aldaketa txiki batzuk izango ditu eta horien ondorioz ibilbidea apur bat murriztuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaleko Kultura Sailarekin (943 344034).
Laster informazio gehiago! Gora Trintxerpeko Inauteriak!