"Filia Et Fobia & La Mort"

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 8(e)tik 2025(e)ko martxoaren 9(e)ra
  • "Filia Et Fobia & La Mort"

La Taimada | Kataluina

"Filia Et Fobia & La Mort"

Filia et Fobia itxialdi gordinenean inspiratu eta sortua da, sinpletasun aseptiko eta eskultorikoz hornitua; edertasunari eutsi eta berau atzemateko premiaz hitz egiten digu. Madrileko 34. Koreografia Sariketako lehen sari hau eraldatu eta amatatu egiten da Mortarekin, pieza paregabea sortuz, latza eta intentsitate handikoa, kontzientzia astindu eta barkamenari dei egiteko gogoz.
Mortak, barrokoaren pintura-artera garamatzan sinpletasun eta sakontasun batekin, gorpu epelari akonpainamendua egiteko premiaz hitz egiten digu. Edertasuna eta irmotasuna, ikus-entzuleen gogamenean irauten duen irudien formatu batean.
Filia et Fobia & la mort osteratxoa da, zuritik gorrira, bizitzatik heriotzara, kolapsotik errendiziora eta barkamenera; arima mugiarazi eta bere ikusizko ahalmenaren aurrean amore emanda uzten gaituen pieza da.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia eta zuzendaritza: Olga Alvarez, Jordi Cabestany
  • Koreografia-kontzeptua: Olga Alvarez
  • Interpreteak: Clio Van Kerm, Marta Pajares, Olga Alvarez, Jordi Cabestany
  • Jantziak: La Taimada
  • Musika: Johann Sebastian Bach, Carlos Martorell
  • Argiztapen- eta eszena-espazioa: La Taimada
  • Ikus-entzunezko ekoizpena: Jordi Cabestany, Censet
  • Argazkia: La Taimada – Alessia Bombacci – Jorge Perez
  • Ekoizpena: La Taimada
  • Egoitzak – Lankidetza – Laguntza: Madrileko Dantza Konpainia Nazionala, Nunart, Estruch, La Danseria
  • Dirulaguntza: Del Icec , Kataluniako Generalitateko Saila

La Taimadak gorputzarekin, dantzarekin eta mugimenduarekin egiten du lan, giza edertasun eta hauskortasun kontzeptuaren inguruan. Konpainiak intimitatea eta begirada eskaintzen du, epaiaren alternatiba gisa. Ikus-entzuleari voyeur posizioa – ziurrenera deserosoa- eskaintzen dio. Bere lanetan intimitatea, hauskortasuna, samurtasuna eta giza ekintzen krudelkeria ere ageri dira. Ikus-entzuleari galde egiten dieten lanak dira, dilemenak, barne etika eta berezko pentsamendua sorraraziz.

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaLa Taimada
  • Data 2025(e)ko martxoaren 8(e)tik 2025(e)ko martxoaren 9(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLa Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda La Fundición, Bilbao

Non