"genErorAntz"

Azkoitia 2025(e)ko Martxoak 8
  • "genErorAntz"

"genErorAntz" Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den emanaldia da. Dantza, gorputz mugimendua, interpretazioa, testuak, errezitaldiak eta bertsoak ditu oinarri. Gaur egun, eremu eta arlo ezberdinetan bizitzen ditugun egoerek sortzen dizkiguten loturak, motxilak eta kateak eta ezinegonak nola baldintzatzen gaituzten eta sortzen dizkiguten ondorioez jabetzea edo ikusaraztea du helburu. Gai honen inguruko hausnaketa egitera gonbidapena luzatuz eta horretara bideratuz.

Euskal dantza tradizionalak oinarritzat dituen proposamen berri honek, dantza diziplina ezberdinen laguntzaz (garaikide, klasiko etab.) ukitu berezia ematen die koreografiei eta gorputz adierazpenak, testuek, errezitaldiek eta interpretazioak ikuskizuna borobiltzea lortzen dute.

"Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?"

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
  • Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa
azkoitia.eus/

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non