Aldabe Zinema: "Tony, Shelly eta argi magikoa"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 9
  • Aldabe Zinema: "Tony, Shelly eta argi magikoa"

Filip Posivac, 2023

Tony ezaugarri bitxi batekin jaio zen: distira egiten du. Etxean itxita ematen ditu egunak eta lagun bat izatea du amets. Eguberriak baino lehen, Shelly izeneko neskato berezi bat bere eraikinera bizitzera doa eta bere mundua hankaz gora jartzen du. Elkarrekin etxeko eguzkiaren argia zurrupatzen duten iluntasun-xerlo misteriotsuen jatorriaren bilaketan murgiltzen dira. Berezia izatea ez da batere erraza gure munduan. Istorio hau argiaren eta iluntasunaren arteko borroka baten erdian kokatzen da, norbera izateak dakarren ausardiaz hitz egiteko, baina baita adiskidetasunaren balio paregabeaz ere.

Stop motion oso zaindua  eta bertan agertzen diren pertsonaia eta objektu guztiak eskuz egin ditu zuzendariak.

Udalaren liburutegi sarearen laguntzarekin eta Gaztefilm-en laguntzarekin

Sarrerak erosteko datak:
  • Noiztik: 2025/02/07 08:30 Noiz arte: 2025/03/09 17:40

Sarreren salmenta gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Internet bidezko sarreren salmenta filma proiekzioa hasi baino ordubete lehenago itxiko da. Filma proiekzioaren ordura arte edozein gizarte-etxeetan eta kirol-instalaziotan (frontoietan izan ezik) eros daitezke sarrerak.

 

 

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 9
  • Ordutegia17:30-19:00
  • LekuaAldabe Gizarte Etxea
    Arriagako Atea, 1-A
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Aldabe Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz

Non