Kalendula eta Muxutruka adi daude telefonoaren ringari, lanen baterako deitzen badiete ere. Ia denetarikoak izan dira. Edo... ia ezer ez?
Clown jokoaren zaurgarritasunetik eta samurtasunetik abiatuta, emakumeek ikusiko dute ez dela batere erraza lan-merkatuan sartzea, hau da, emakume-gorputz bat produkzio-sisteman sartzen saiatzea.
Prekarietatea, ikusezintasuna, familia eta lana uztartzeko arazoak, soldata-arrakala edo kristalezko sabaia bezalako alderdi larriak munduari garraztasunik gabe baina baita atseginik gabe begiratzen dion umoretik jorratzen dira. Deitu eta kontatuko dizute.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Virginia Imaz
- Gidoia eta antzezleak, jantziak eta atrezzoa: Isabel Aísa (Caléndula), Rakel Imaz (Muxutruka)
- Eszenografia, diseinua eta exekuzioa: Taller Trokolo, Estudios Pigmento
- Argiztapen eta argazkigintzako teknikaria: Ramón Marco
- Soinu-banda eta ekoizpen exekutiboa: Trokolo teatro
- Iraupena: 75 minutu