Premiazko gai batek hiru lagun elkartu ditu Bilboko pub zahar batean, 1983. urteko arratsalde euritsu batean. Elkarren artean oso ezberdinak dira baina Amparoren mandatu batek elkartuta –bertan ez dagoen laugarren lagunak–, Nekanek (mekanografia irakaslea), Begok (Galerías Preciados-eko saltzailea) eta Juan Mari/Farrah-k (zerbitzaria eta trans formista asteburuetan) gau ahaztezina biziko dute elkarrekin eta bizitzari buruz duten ikuspegiari aurre egin beharko diote, aldaketa-garai batean. Ilusioak, konplizitatea eta emozioa nahasian, umore egoeraz eta nostalgiaz betetako koktelean. Topa dibertigarria botxoari, bizitzari eta adiskidetasunari.