"Sehaska-kanta gorriari"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 9
  • "Sehaska-kanta gorriari"

Arta Kolektiboak honela aurkezten du lan hau: “Erditu, erdibitu, bitan banatu, banandu... Badago benetako erditzerik? Nola garatzen da zeure burua sostengatzeko gaitasuna? Eta beste bat sostengatzekoa? Nola jakiten da ama izan nahi duzun edo ez? Nire gaitz guztiak transmititzen badizkiot haurrari, edo haurrak atentzio asko behar badu, bakarrik sentitzen bada, galdu egiten bada, hil egiten bada… Eta berriz erotzen banaiz? Erotzen naizenean min ematen badiot? Eta nire alabari egin diezaiokedan okerrena bere ama izatea bada?

Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia batean murgiltzen gara antzezlan honetan. Obra diziplina anitzeko lan baten bidez, Alaine Agirreren lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada agertokira ekartzen ditugu, mutazio kontrolaezina akziora eramanez, geure burua erdituko dugulakoan, edo agian ez".

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko lana: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama, Alaine Agirre
  • Sortzaileak: Irene Balzategi, Amaia Castañeda, Gentzane Martinez de Cestafe
  • Zuzendaria: Gentzane Martinez de Cestafe
  • Antzezleak: Irene Balzategi, Amaia Castañeda

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non