Loraldia 2025: "Hitzaurrea" (Estreinaldia)

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 10
  • Loraldia 2025: "Hitzaurrea" (Estreinaldia)

Loraldia 2025 jaialdiaren barne.

"Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango den etorkizuna? Are etorkizunik izango ote den? Guk ere bai. Baina, zuk bezala, guk ere ez daukagu erantzun argirik.
Horregatik, soinu-esperientzia digital hau ez da etorkizunari buruzkoa. Edo, beharbada, bai. Gaurko urratsek sortuko dituztelako biharko bide berriak.

Egunero erabiltzen duzun mugikorra eta aurikularrak baino ez dituzu behar. Eta denbora, zure herritik paseatzeko. Esperientzia hau, funtsean, oinez gertatzen den jolas bat delako. Zure erabakien mende dagoen banakako ibilaldi bat.

Ongi etorri orainaldira. Ongi etorri etorkizunaren hitzaurrera."

Loraldiaren Sormen Digitala Bekaren irabazlea den proiektuaren estreinaldia da. Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatzen digute kaleetan barna. Alondegiko Atriotik abiatuko gara eta norbera telefono mugikorra eta aurikularrak erabiliz, istorio baten barnean murgiduko da. Gure erabakien arabera, alde batetik edo bestera joango den istorioa.

  • Emanaldi hau Loraldairen Sormen Digitala Bekaren egitasmoaren emaitza da.
loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA eta FIKZIO FABRIKA
  • Data 2025(e)ko Martxoak 10
  • Ordutegia19:30
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin) (AGORTUTA)
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non