Ipuin kontaketa musikatua: "Tomte Tummett, el gnomo que no duerme"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 11
  • Ipuin kontaketa musikatua: "Tomte Tummett, el gnomo que no duerme"

Adina: 4 - 8 urte

Tomte Tummetottek gaueko isiltasuna aprobetxatzen du bizi den baserritik paseatzeko. Familia lo dagoen bitartean, animaliek atseden hartzen dute eta berak halaxe xuxurlatzen die: "egon lasai, udaberria berehala iritsiko da eta".

Astrid Lindgren (Pippi Calzaslargas pertsonaia literarioaren sortzailea) idazle suediarraren ipuin hau eta Harald Wiberg-en marrazkiak, inspirazio-iturri izan dira Andreas Mehringerentzat konposizio bat idazteko, non ipuin baten irakurketarekin batera jatorrizko marrazkiak proiektatzen dira mihise txiki batean, marrazkiei begiratzeko, xehetasunak aurkitzeko eta, horrela, ipuinaren narrazioan murgiltzeko denbora emanez.

Eta negua luzea eta ez hain argitsua bada ere, klarinete baxuaren, harpa pentatonikoaren, flauta gozoaren, gitarraren, tomtetumaren eta ahotsaren bidez aurkeztutako soinuez beteta dago.

Interpreteak

Sarrerak erosteko datak
  • Noiztik: 2025/02/25 08:30 Noiz arte: 2025/03/11 18:00

Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.

Prezioa: 1,00 €

  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Martxoak 11
  • Ordutegia18:00 - 18:40
  • LekuaAldabe Liburutegia
    Eulogio Serdan, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Aldabe Liburutegia, Vitoria-Gasteiz

Non