Loraldia 2025: "MILA ESKER, JONAN ORDORIKA"

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 12
  • Loraldia 2025: "MILA ESKER, JONAN ORDORIKA"

Jonan Ordorika iazko udan joan zitzaigun bat-batean. Kolpe latza izan zen euskal musikagintzan. Musikazale amorratua eta Euskal Herrian izan den soinu teknikari emakorren eta maitatuenetako bat zen. Agertokietan nahiz estudioko mahaian langile porrokatua eta kontaezinak dira berarekin lan egin duten musikariak. Azkarate herrian Argiñenea baserrian zuen grabazio-estudioa. 1991. urtean Angel Katarainekin eta Amaia Apaolazarekin batera zabaldu zuten aipatutako grabazio-estudioa.

Itzalpean lan egiten zuen sortzaile apala izan da baina ezinbestekoa euskal musikagintzako hainbat ekoizpenen kalitatea ontzeko. Bere ekimenaz, 2014an, Lou Reeden kantak euskarara ekarri zituzten hainbat musikarik, Mila Esker izeneko lanean. Iparamerikar sortzailearen bisitaldia ere izan genuen Ordorikaren eskutik.

Loraldian sarritan izan dugu lanean Ruper Ordorikaren anaia soinua bideratzen. Aitorpena merezi zuen eta hona hemen prestatu dugun ikuskizun handia. Bertan hamaika musikari lagun batuko dira eszenan. Ikuskari honekin lanbide berean aritzen diren euskal beste soinu teknikariak ere omendu nahi ditugu.

Interpretatzaileak: Hiru Truku, Anari, Mice-Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Joseba Tapia…

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Martxoak 12
  • Ordutegia19:30
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa20€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non