"Black is beltza"

Getxo 2025(e)ko Martxoak 13
  • "Black is beltza"

1965eko urria. Iruñeko erraldoien konpartsa, San Fermin jaietako ohiko irudia, New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzera gonbidatu dute. Baina ezingo dute denek atera: arrazagatiko diskriminazioa dela eta, AEBetako agintariek debekatu egin dute bi erraldoi beltzen parte-hartzea. Benetako gertaera horretatik abiatuta, “black is Beltza” k Manexen istorioa kontatzen du, erraldoietako bat eramateaz arduratzen den mutilaren istorioa, alegia. Ustekabeko bidaia luze batean murgilduta, Manex historiako gertaera garrantzitsuenen lekuko izango da: Malcolm Xren hilketak eragindako arraza-istiluak, The Factoryko pertsonaien xelebrekeriak, Kubako zerbitzu sekretuen eta Black Panthersen arteko aliantza, eta lehen musika-jaialdietako psikodelia proto-hippya.

Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma

  • Hizkuntza: Euskaraz
  • 16 urtetik aurrera
  • Generoa: Animazioa. Drama | 60ko hamarkada. Arrazismoa. Komikia
  • Urtea: 2018
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 86 min
  • Zuzendaritza: Fermin Muguruza

 

Getxo Kultura

Laburrean

Non