Nola bizi gara egun batean bizirik egoteari utziko diogula jakinda? Denbora igarotzea beti izan da zeharkako gaia Pont Flotanten dramaturgian. Valentziako konpainia hori gure artean izan zen “Yo de mayor quiero ser Fermín Jiménez” lana aurkezteko. Lan berri honetan –antzerki-egiletza onenaren Max saria jasoa 2023an–, antzerki-taldea heriotza bezalako gai labain, korapilatsu, misteriotsu eta tabuz betetako batera gerturatzen saiatuko da.
Antzezlan zirraragarria, hunkigarria, bizigarria, gogorarazlea, sutsua, liluragarria eta bitalista da. Nekez ahazten den muntaia da, bere ulerkuntza, berotasun eta umorearengatik, heriotza tratatu eta berari buruz hitzeginarazteko orduan.
Iraupena
80 minutu
Fitxa artistikoa
Dramaturgia y dirección | Dramaturgia eta zuzendaritza: Àlex Cantó, Joan Collado, Jesús Muñoz, Pau Pons. Intérpretes | Antzezleak: Àlex Cantó, Jesús Muñoz. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantzitegia: Pont Flotant. Iluminacións | Argiztapena: Marc Gonzalo (AII). Espacio sonoro | Soinu-espazioa: Adolfo García. Una producción de Pont Flotant y Rambleta.