Gazteak zinean 2025: "La Jetée" + "El año pasado en Marienbad"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 13
  • Gazteak zinean 2025: "La Jetée" + "El año pasado en Marienbad"

La Jetée, Chris Marker, Frantzia, 1962, 28’ 

Oroimenaren botereari buruzko istorio esperimentala, argazki finkoen bidez kontatua, gizon bat bere maitearen oroitzapena berreraikitzen saiatzen da bertan, Hirugarren Mundu Gerraren garaian. Zientzia-fikziozko film frantses berezia, "12 Monos" (Terry Gilliam, 1995) pelikula estatubatuar ezaguna inspiratu zuena.

Gerra nuklear apokaliptiko baten ondoren, mundua suntsituta geratu da. Irabazleen aldeko zientzialari talde batek ondorioztatu du gizateria salbatzeko modu bakarra denboran bidaiak egitea dela: edo pertsona bat iraganera bidaltzea laguntza eskatzeko, edo etorkizunera, egungo egoerari irtenbidea bilatzeko. Denboran zehar bidaia egiteko aukeratua preso bat da. 

El año pasado en Marienbad, Alain Resnais, Frantzia, 1961, 94’

Dekorazio dotore baina apaindura gutxiko nazioarteko hotel handi batean -urrezko panelak, estatuak eta zerbitzariak eserita dituen marmolezko unibertso batean- zereginik gabeko bezero aberats eta anonimoak hara eta hona dabiltza, ausazko jokoaren, dantzaren, elkarrizketa mundutarren edo pistola-tiroen lege zorrotzei seriotasunez baina grinarik gabe begiratzen dieten bitartean.

 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 13
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaFrantsesa
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non