Zinema feminista zikloa: "Soy Nevenka"

Irun 2025(e)ko Martxoak 13
  • Zinema feminista zikloa: "Soy Nevenka"

Zinema feminista zikloa

Martxoaren 8a ospatzeko antolatutako jarduera egitarauaren barruan, Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan, zinema feminista ziklo bat antolatu dute. Emanaldiak martxoko ostegun guztietan izango dira, OCine Mendibil aretoetan, eta Nerea Almazánek aurkezle lanak egin eta ondorengo mahai inguruak dinamizatuko ditu:

  • Martxoaren 6an, 19:00etan, Indarkeriaren oi(h)artzunak, Ander Iriarte zuzendariarekin.
  • Martxoaren 13an, 18:00etan, Nina, Ainara Pérez aktorearekin.
  • Martxoaren 20an, 18:00etan, Soy Nevenka, Guadalupe Balaguer produkzio zuzendariarekin.
  • Martxoaren 27an, 18:00etan, Los destellos, Eider Rodríguez idazlearekin.

Sinopsia:

2000. urtean, Ponferradako Udalean Ogasun zinegotzi zen 24 urteko Nevenka Fernandezek jazarpen gupidagabea jasan zuen, sentimentala zein profesionala, alkatearen aldetik, politikan eta arlo pertsonalean bere borondatea egitera ohituta zegoen gizona. Nevenkak salaketa jartzea erabaki du, nahiz eta badakien oso prezio altua ordaindu beharko duela: bere inguruak ez du babesten, Ponferradako gizarteak bizkarra eman dio eta medioek epaiketa publiko baten menpe jarri dute. Bere kasuak terminoa asmatu baino askoz lehenago hasi zuen #metoo mugimendua Espainian.

Benetako gertaeretan oinarritutako istorioa da, eta protagonista aitzindari bihurtzen du, lehen aldiz eraman baitu itzal handiko politikari herrikoi bat epaitegietara, sexu- eta lan-jazarpenagatik.

Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma

  • Hizkuntza: Gazteleraz
  • 12 urtetik aurrera
  • Generoa: Drama | Benetako gertaeretan oinarritua. Sexu-abusuak. Politika
  • Urtea: 2024
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 100 min
  • Zuzendaria: Iciar Bollain

 

irun.org

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 13
  • Ordutegia18:00
  • LekuaOCine Mendibil
    Irun
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Irun

Non