"Alperrak, tunanteak eta maleanteak"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 14
  • "Alperrak, tunanteak eta maleanteak"

Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira. Normalitatera bidaia egin nahi izango dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura bidaia, ustezko paradisura, alegia. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek beti pentsatu izan dute pertsonen bizimodua demasekoa dela, idealizatuta izan dute bi hanketako ugaztun hauen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain pronto aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie. Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan labur honek. Bizi dugun jendarteak produktibistak izatera behartzen gaitu, arnasa hartzeko tarterik gabe, hausnarketan erortzeko tentaziorik gabe; behartuak gaude klik azkar egin eta ezertan sakondu gabe denari erreakzionatzera. Antzezlana eta gero solasaldi txiki bat izango da, Ane Aristik dinamizatuta.

 

iak.eus/

Laburrean

Non