Camino al zoo antzezlanean bi ezezagun elkartu egingo dira New Yorkeko Central Parken, igande arratsalde batez. Argitaletxe txiki batean lan egiten duen gizon ezkondua da Peter, eta Jerry, aldiz, zoologikotik itzuli berriden gizon bakarti bat. Topaketa horren bidez, zalantzan jarriko dituzte maitasunaz, porrotaz eta norbait edo zerbaitekin kosta ahala kosta konektatzearen garrantziaz dituzten pertzepzioak. Zoologikoan gertatutakoaren misterioak ustekabeko amaiera ekarriko du.
"Zalantzarik ez dut Camino al zoo lanak asko duela erakusteko, gogora ekartzeko, hankaz gora jarri eta hausteko. Eta, zergatik ez, ikusleoi parean jarriko digu geure existentzia markatzen duen ispilua, beti irudi bihozbera islatu ez arren ezinbestekoa baita aurrera jarraitzeko." (Juan Carlos Rubio)
Fitxa artistikoa:
Sarrerak: