Aitor Casado eta Mar Torrijos
Gure bidaiak Himalaiaren bihotzera eramango gaitu, Indiako eskualde liluragarrienetako bi ezagutzera: Ladakh eta Kaxmir. Mendi erraldoiez, haran isolatuez, ustekabeko lekuetan kokatutako monasterioez eta naturari desafio egiten dioten errepidez osatutako lurralde hau historiaren, espiritualtasunaren eta kultura-aniztasunaren gurutzagunea da.
Gure ibilbidean, kulturak, tradizioak eta erlijioak nahasten diren eremu paregabe baten lekuko izango gara; non budistek, musulmanek, hinduistek eta sikh-ek mendeetan zehar beren aztarna utzi duten.
Ladakh-en, "Tibet Txikia" izenez ezaguna, Hemis eta Thiksey bezalako monasterio bisitatuko ditugu eta Leh-ko kaleetan barrena ibiliko gara, eskualdeko hiriburuan. Hala ere, zirraragarriena Zanskar ibai mitikoaren bide berria ezagutzea izango da; duela gutxi arte, bide hau neguan soilik ibaia izoztuta zegoenea izan zitekeen erabilgarria, Zanskar arroilan zizelkatutako pasabide honek mundu galdu baten paisaietara eramango gaitu, mendez mende isolatuta egon den haran batean barneratuz.
Handik, bidaiak Kaxmirra eramango gaitu, Ladakh-eko paisai lehorrtatik a landaretza oparoarko lurraldetara pasako gara. Srinagar-en, Dal lakuaren ur bareetan zehar shikara ikonikoetan nabigatuko dugu kolono ingelesek eraikitako etxe flotagarrietan hartuko dugu ostatu. Lorategi mogoletan paseatuko gara eta hiri zaharreko egurrezko arkitektura miretsiko dugu, bertako usain eta espiritu musulmanaren xarmak harrapatuta.
Hau bilbide epiko bat, non natura, espiritualtasuna eta historia elkarlotzen diren txoko bakoitzean. Ladakh-eko monasterio budistetatik Kaxmir-ko merkatu flotagarrietaraino, bidaia hau Indiako paisaia mistiko eta mitikoenetako batzuetan barrena ibilaldi paregabea izango da.