"Laboratorio de escritura portátil" liburuaren laguntzarekin, pertsonaiak, agertokiak eta tramak sortuko ditugu, ate magiko baten bidez, eta horrela gure istorioei forma emango diegu. Gidoi bat ipuin bat idazteko oinarri gisa egituratzen ikasiko dugu. Raquel Díaz Reguerarekin.
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/02/28 08:30 Noiz arte: 2025/03/14 18:00
Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik”.
Prezioa: bazk.: 1,00€ eta ez bazk.: 1,70€
- Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
- Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
- Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
- Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
- Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
- Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.