Lucas, Valeria eta Santi istroio berezi honetako protagonistak dira, euren bizitzak birplanteatzera eramango dituen aparteko egoera biziko dutenak. Bere lana uzteko gogoa duen Sevillako kazetari batek, idazle izateko gogoa duen aktore batek eta Londresen bizi den eta bere benetako maitasuna berreskuratu nahi duen ingeniari batek egoera zentzugabeenak pairatuko dituzte eta beren bizitzei berrekingo diete.
Bigarren aukerei buruzko komedia da, eta hausnarketa, daukaguna baloratzea eta benetan nahi dugunaren alde borrokatzera gonbidatzen du ikuslea. Inoiz ez da berandu berrabiarazteko botoia sakatzeko, erabakia gure esku baitago.