Velasquartet lau jazz musikari gaztek osatutako proiektua da, gaur egun Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioa) ikasleak. Miguel Velasco saxofoi jotzailearen abesti originalak interpretatzen dituzte. Laukote honen konposizioak bizitzaren beraren errealitateetan oinarritzen dira, pertsona garen aldetik jasaten ditugun errealitateetan, eta denboran zehar bizi ditugun egoeretan, nahiz eta arruntak izan, konplexuak ere badira. Musikalki, Mark Turner, Walter Smith III eta Kurt Rosenwinkel bezalako eszena modernoko musikari batzuen eraginetik ere elikatzen dira kantuak, nahiz eta baita generoko musikari izar batzuengandik ere, John Coltrane edo Wayne Shorter kasu.