Virginia Imazek gaztelaniaz antzeztutako “Akelarre” antzezlanak itxiko du hileko programazioa Aita Agirre Kultur Etxean. Oihulari Klown konpainiak Virginia Imaz aurkeztuko du Akelarren, gazte eta helduentzako aretoko clown antzerki ikuskizunean. Proposamen berri honetan, Imazek umorez eta samurtasunez aurkezten dizkigu hainbat gai, hala nola begiko gaitza, deabruarekiko tratua, sorginkeriak, sorgin-ehiza, etab. Proposamen ludiko bat da, ezberdintasuna eta indarkeria erreferentetzat hartzen dituena, eta Oihulari Klownen sorkuntza guztietan ohikoa den bezala, genero-ikuspegitik egiten du.