(H)ondora + Alba Tojo - Arte emanaldia: soinua koloreztatzen

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 15
  • (H)ondora + Alba Tojo - Arte emanaldia: soinua koloreztatzen

Udaberriak dakarren soinuak laguntzeko agenda musikatu dugu: martxoan lorategietan erleak burrunbaka, kaletik txoriak txioka eta Laben (H)ondora kantaka ibiliko dira.

"Bizi"erakusketaren markoan, Alba Tojoren artelanen eta (H)ondora musika taldearen solasaldia emango da.

Arte emanaldian grabatu baten sortze prozesua zuzenean ikusteko aukera izango dugu, Elisaren ahotsak eta Ibairen gitarrak biltzen gaituzten bitartean.

Ariketa sinbiotikoa honetan sormenaren bide ezberdinak zeharkatuko ditugu eta haien arteko elkargunean topatuko gara. Hala, elkarlanean koloreak jaso eta soinuak emango dira, gerora soinuak jaso eta koloreak emateko.

Ibai eta Elisa, (H)ondora taldeko kideak, 2017ko urtean hasi ziren lanean, mundua ikusteko, ulertzeko eta sentitzeko bi modu ezberdin bat eginez eta musikaren bidez hizkuntza amankomun bat sortuz. Hizkuntza hau azaleratuko dute kontzertu akustiko baten bidez espazioan.

Ibaiek bere kabuz ikasi zuen gitarra jotzen Bizkaiko kostaldean. Elisa bere ahizpekin jolasean hurbidlu zen kantura errepideko bidaia luzeetan, eta ondoren, ahotsarekin jolasten hasi zen hainbat abesbatzatan.

Asko eztabaidatu eta gero, bere izaeraz tindatutako errepertorio bat sortu dute. Orain, musikari bide berri bati ateak ireki nahi diote: iraganak, orainak eta etokizunak bat egiten duten bidea.

Hondoratu eta gero azalera irten: musika sortzea adierazpide, dibertsio eta katarsi gisa.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Martxoak 15
  • Ordutegia17:30
  • LekuaLabe Gazte Laborategia
    San Vicente de Paul Kalea, 21
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Labe Gazte Laborategia, Vitoria-Gasteiz

Non