dFERIA 2025: jarduera profesionalak

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko martxoaren 16(e)tik 2025(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • dFERIA 2025: jarduera profesionalak

Sektoreko profesionalei zuzendutako jarduera ugari izango ditu 2025eko dFERIAK: negozio-foroa, topaketak, arrakasta kasuen aurkezpena, hausnarketa mahaiak... Martxoaren16tik 20ra egingo dira.

  • Martxoa 16

Begirada gurutzatuak topaketa: Mujeres que corren con el futuro de la belleza

Victoria Eugenia (Txina aretoa)

09:30 + 12:00

Begirada gurutzatuak. Mujeres que corren con el futuro de la bellezatopaketak, antzerkiaren eta dantzaren munduko emakumeak bilduko ditu dFERIAn. Espazio kontzeptual bakar baten inguruan bildutako emakumeok, bizitzea tokatu zaien garaia aztertuko dute euren giza sentsibilitatea, sormena eta ibilbide profesionala oinarri hartuta. Hitz gutxitan azaltzeko, ahizpatasunetik abiatuta, zinez gai konplexua izango dute hizpide: krisi garaietan sortzeaz arituko dira. Arte eszenikoak, dantza eta antzerkia gure egunerokotasunaz hausnartzeko bitarteko gisa aztertuko dituzte, artea sarri adieraezinak diren emozioak eta sentimenduak helarazteko nola erabiltzen den jorratuko dute. Krisi garaietan, gainera, pentsamendu eszenikoak poztasun pixka bat, errukia, ametsak, zentzua eskain ditzake.

Zalantzaz betetako garaiak bizi ditugu. Gure planeta ez da bere unerik onena bizitzen ari. Ikusi nahi ez badugu ere, krisi klimatikoa gizadiaren etorkizuna urritzen ari da. XXI. mendeko neoliberalismoa miloi bat buruko hidra bilakatu da dagoeneko. Gero eta likidoagoa, garratzagoa eta moldakorragoa da, eta, zalantzarik gabe, gure iruditeria kolektiboa osatzen du, gure begirada eta desirak baldintzatzen ditu, gure errukia atrofiatzen du, sentitzeko gure gaitasuna otzantzen du, gure borondate indibidual eta kolektiboa bahitzen du.  Neoliberalismo globalaren inperio ideologiko berriaren nortasun-ikurretako bat abiatu duen demokraziaren aurkako gudua da, helburu argia duena: elkarbizitzaren, parte hartze demokratikoaren eta ongizatearen oinarriak desegitea, zertarako eta inpunitatea, indarra eta pentsamendu bakarra inposatzeko. Gainera, askatasunaren defentsa aitzakia gisa hartuta egiten du.

Ohartarazi zuen dagoeneko Hannah Arendt pentsalariak: giza enpatiaren heriotza da basakerian erortzear den kultura baten lehen zantzua, guztietan adierazgarriena gainera. Mundu guztian zehar ikusten ari gara zuzenbide-estatua hausten ari den eta eztanda egin dezakeen sintomak, nonahi ikus ditzakegu hori adierazten diguten  jokabideak, jarrerak, adierazpenak, ekintzak.

Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeek, Ekialde Hurbileko, Ukrainako eta Afrikako gerra asimetrikoek, autoritarismoaren itzulerak, migrazioaren auziak, adierazpen askatasunaren eta giza eskubideen aurkako erasoak, gezurraren eta zurrumurruen sustapenak, polarizazio sistematikoak eta politikaren ageriko heriotza klinikoak erakusten digute ziurgabetasuna sentsazioetan oinarrituta sortzen dela sarri, ez ekintzetan. Eta beldurra bera izan daitekeela beste ezer baino eraginkorragoa talde gisa ditugun jokabideak zuzentzeko orduan.

Desafekzioak krispazioaren, azelerazioaren eta polarizazioaren eskutik egiten du bidea. Zalantzez betetako mundu batean bizi gara, desberdinkeria gero eta handiagoa den mundu batean, eta, bien bitartean, beldurra eta gorrotoa hauspotzen dituzten populismoak politika, iritzia eta ekonomia konkistatzen ari dira.

Maria Pagés Fundazioak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatutako topaketa bi saiotan burutuko da:

1. mahaia. Retos de las artes escénicas en tiempos trumpianos

09:30 -12:00. Moderatzailea: María Pagés (flamenko dantzaria, koreografoa, enpresaria eta kultur kudeatzailea).

Parte-hartzaileak: Marina Bollain (eszena zuzendaria, kultur kudeatzailea), Olga Pericet (flamenko dantzaria, koreografoa), Patricia Guerrero (flamenko dantzaria, koreografoa), IIona Goyeneche (kuradorea, kultur kudeatzailea, kazetaria), María Goiricelaya (eszena zuzendaria, antzerkigilea, kultur kudeatzailea), Irene Tena (dantzaria), Cristina Mora (Fuenlabradako kultur zinegotzia), Ana López-Asensio (kuradorea, kultur kudeatzailea, arduradun politikoa).

2. mahaia. La crisis como vector de la creación

12:00 -14:30. Moderatzailea: Helena Salaberria (enpresaria, kuradorea eta kultur kudeatzailea).

Parte-hartzaileak: Mónica Runde (dantzaria), Astrid Jones (aktorea, abeslaria), Magüi Mira (eszena zuzendaria, aktorea), Ana Morales (flamenko dantzaria, koreografoa), Angels Margarit (flamenko dantzaria, koreografoa, pedagogoa), Irene Pardo ( programatzailea, kultur kudeatzailea), Marie-Christine Rivière (kultur kudeatzailea).

  • Martxoak 17

dFERIA Ongietorria

Tabakalera (Patioa) | 13:30

Ongietorria dFERIAko zuzendaritzaren eskutik. Ondoren, Roxana Küwenen Twenty Toes lana eskainiko da.

  • Martxoak 18 - 19

Negozio Foroa

Tabakalera (Patioa) | 13:00-14:30

Arte eszenikoen munduko programatzaile, konpainia eta elkarteei topaketa laburrak izateko espazio bat eskainiko die dFERIA azokak, helburu hartuta elkarren artean lotura laboral eta komertzialak ezar ditzaten. Foroa artisten eta tokiko, Estatuko eta nazioarteko programatzaileen arteko bost minutuko elkarrizketa laburren inguruan antolatuko da. Horretarako, eragileak mahietan banatuko dira, partekatzen dituzten interesen arabera.

Aurkezpenak

  • Martxoak 16

Espainiako Arte Eszenikoen Akademia: "Akademiaren deszentralizazioa eta nazioartekotzea"

Victoria Eugenia (Foyerra) | 17:00

Parte hartuko dute:

Cayetana Guillén Cuervo, Akademiaren presidentea

Eduardo Galán, Akademiaren lehendakariordea

Emilio Sosa, Estatu Batuetako New Yorkeko American Theatre Wing erakundeko presidentea

Javier Molina,  Estatu Batuetako New Yorkeko The Actors Studio erakundeko zuzendari artistikoa

  • Martxoak 17

XVI. Kudeaketa Artean Jardunaldiak (ADGAE): "Banaketaren nazioartekotzea"

Tabakalera (Z aretoa) 1. solairua | 9:30  - 13:00

  • Martxoak 18

Kasuen azterlanak: Arte eszenikoen kudeaketa Alemanian

Kutxa Fundazioa (Tabakalera, 1. solairua)

11:00 - 12:30

Alemaniako zenbait jaialdi eta antzokirekin topaketa.

  • Martxoak 19

Kasuen azterlana: IBERESCENA, REDELAE, Ameriketako Estatu Batuetako Los Ángeles hiriko National Latinx Theater Initiative (NLTI) eragileekin topaketa.

Kutxa Fundazioa (Tabakalera, 1. solairua) | 12:30 - 13:30

Parte hartuko dute:

Zaida Rico, IBERESCENA unitate teknikoko idazkari teknikoa

Olga Garay-English, Ameriketako Estatu Batuetako Los Ángeles hiriko National Latinx Theater Initiative (NLTI) programaren zuzendaria

Gustavo Zidan, REDELAEko ordezkaria

  • Martxoak 17 - 20

Topaketa laburrak

Victoria Eugenia (Anbigu)  10:00 - 13:00

Eragile guztien artean sinergiak bilatzeko asmoz, arte eszenikoen munduko nazioarteko programatzaileek, erakundeek, konpainiek eta elkarteek elkarren artean topaketa laburrak izateko espazio bat eskaintzen du dFERIAk.

Topaketa - biltzar itxiak:

  • Martxoak 17

SAREAren Batzar Nagusia

Egiako Kultur Etxea | 09:00 - 11:00

  • Martxoak 17

COFAE koordinakundearen biltzarra

Victoria Eugenia (Erabilera anitzeko aretoa) | 09:00 - 13:00


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko martxoaren 16(e)tik 2025(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • LekuaDonostia / San Sebastián - ()

Non