"EL HOMBRE ARO Y LA CHICA QUE BUSCABA A LORCA"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Martxoak 21
  • "EL HOMBRE ARO Y LA CHICA QUE BUSCABA A LORCA"

Miguel Goikoetxandia antzerkigile eta eszena zuzendari nafarrak Gayarren estreinatu du bere antzezlan berria. José gazte ijitoa da, lotuta duen etorkizunetik ihes egin nahi duena. Marinak bizi duen familia- egoeran, babesleku bakarra poesia da. Idatzi egin nahi du, beste bizimodu bat irudikatzeko eta Lorca ezagutzeko bere nahia betetzeko.

Bi gazteak herria uztera arriskatuko dira, Bartzelonako 1936ko Herri Olinpiadan parte hartzeko, Berlinen egindakoaren erantzun antifaxistan. Bertan, kirol berri bat aurkeztu nahi dute. Maitasun- eta adiskidetasun-istorio bat, xalotasun eta deskubrimendukoa, tragedia eta itxaropenekoa, pixkana-pixkana askatzen doan mundu batean…

Iluna Producciones 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen konpainia nafarra da. Bere titulurik aipagarrienak eduki soziala edo memoria historikoarekin zerikusia duten dramak dira, hala nola “Vencidos”, “Con los ojos abiertos”, “Perséfone” edota “Ezkaba”, bere azken ekoizpena.

Iraupena

70 minutu

Fitxa artistikoa

Autoría y dirección | Egiletza eta zuzendaritza: Miguel Goikoetxandia. Intérpretes | Antzezleak: David Larrea, Raquel S. Corcuera, Marta Juániz, Miguel Goikoetxandia, Ana Berrade. Escenografía | Eszenografia: Ion Martinkorena. Vestuario | Jantzitegia: Iluna Producciones. Iluminación | Argiztapena: Ion Martinkorena. Una producción de Iluna Producciones.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Martxoak 21
  • Ordutegia20:00
  • LekuaGayarre Antzokia
    Carlos III. etorbidea, 1
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Gayarre Antzokia, Pamplona/Iruña

Non