"ESTELA ETA MERLIN"

Azkoitia 2025(e)ko Martxoak 16
  • "ESTELA ETA MERLIN"

Estela eta Merlin, ikaslea eta magoa dira. Biak astroak eta gaua zaintzeaz arduratzen dira. Bat batean, egun batean, izarrek ezkutaketan jolastea erabaki zuten eta guztia hankaz gora jarri zuten. Hala, Estelak eta Merlinek hori guztia konpondu beharko dute. Gainera, garrantzi handia duen zeregina da. Arazoa konpontzea lortuz gero, Estela azkenean Mago Eskarlata bihurtu ahal izango delako eta denbora asko darama hori lortu nahian. Estela eta Merlin magoak bidaia itzela hasi ahal izango dute izarrak bilatzeko. Hala, bidean gurekin partekatuko dituzten hainbat abentura bizi ahal izango dituzte. Historia irudimenaren eta mugak gainditzearen ahalmenari buruzkoa da eta hainbat hizkera artistikoen bitartez kontatzen da. Familia osoarentzako antzerkia, txotxongiloak eta animaziozko zinema da.

azkoitia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Martxoak 16
  • Ordutegia17:00
  • LekuaBaztartxo Udal Antzokia
    Aingeru, z/g
    Azkoitia
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Baztartxo Udal Antzokia, Azkoitia

Non