"Zaintzaren Dantza"

Lakuntza 2025(e)ko Martxoak 16
  • "Zaintzaren Dantza"

Meri ama izan berri da. Bederatzi hilabetez bere baitan eraman duen haurtxo horren zaindaria izan da. Era berean, gertaera hori kezka eta zalantza ugariren iturri bihurtu da. Zer heziketa emango diot? Zer izango da hazten denean? Lortuko al du zoriontsu izatea?

Orain beldur horiei aurre egiteko garaia iritsi da, eta aurrera egin behar da, bai ala bai. Baina arduraren eta nekearen pisua gainera eroriko zaio eta galdera berriak etorriko zaizkio burura. Nola ikasi dut zaintzen? Ni bakarrik arduratuko al naiz guztiaz? Nork darama zaintzaren zama gizartean?

Marirekin batera (genero ez bitarreko pertsonaia), eskainiko dion ikuspegi bereziari esker, ezezagunoi erantzuna ematea lortuko du, istorio biziz eta erritmo itsaskorrez beteriko bidean.

Lari Produkzioak Zaintzaren dantza antzezlana estreinatuko du Azkuna Zentroan, haurrei eta gazteei zuzendua eta aniztasunean ardaztua.¿

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezleak: Jon Casamayor, Maria Urcelay
  • Testua: Maria Urcelay
  • Kantak: Yogurinha Borova
  • Jantziak: Miguel Biurrun
  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Yogurinha Borova, Na Gomes, Maria Urcelay
  • Soinu-teknikaria: Na Gomes
  • Diseinu grafikoa: Pedro de Madrazo
  • Eszenografia: Yogurinha Borova, Maria Urcelay
  • Ekoizpena: Lari Produkzioak

Lari Produkzioak plataformak haurrentzako piezak garatzen ditu, aniztasunari buruzko lana jorratzeko. 2019an Azkuna Zentroan estreinatu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin jaio zen. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide. “Zaintzaren dantza” lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetara zuzentzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.

eidabe.com

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaLari Produkzioak
  • Data 2025(e)ko Martxoak 16
  • Ordutegia17:00
  • LekuaKultur Etxea
    Lakuntza
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lakuntza

Non