BilbaoPoesía 2025: "Hitzen bidaia", poesia errezitala

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 17
  • BilbaoPoesía 2025: "Hitzen bidaia", poesia errezitala

2025eko BilbaoPoesía Literatur Jaialdiaren barne.

Topaketa honek azken hamarkadetako hiru ahots nabarmenen hitz, paisaia eta ikuspegietan barrena bidaia proposatzen du: Isabel Bono, Fernando Chivite eta Pablo García Casado.

Isabel Bono ibilbide luzea duen Malagako poeta da. Leon Felipe Poesia Saria jaso zuen "Los días felices" (2003) lanagatik eta Cafe Gijón saria jaso zuen 2016an "Una casa en Bleturge" lehen eleberriagatik.

Fernando Chivitek bost poema liburu eta hiru narrazio lan idatzi ditu eta sari ugari jaso ditu, hala nola Max Aub (1988), Ciudad de Barbastro (1993), Pío Baroja (1995) eta Gerardo Diego (1996).

Pablo García Casadok "Las afueras" bere lehen poema-liburuarekin RNEren kultur programak deitutako Ojo Crítico de Poesía I. Saria lortu zuen, eta Poesiako Sari Nazionaleko finalista izan zen. Bere lana espainierazko poesia-antologia batzuetan jasota agertzen da eta hainbat hizkuntzatara itzulia izan da.

GONBIDAPENAK ERRESERBATZEAwww.bilbaokultura.eus

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago. BILBAOPOESÍAn programatutako errezitaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Martxoak 17
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBidebarrieta Kulturgunea
    Bidebarrieta, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (erreserba)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Bidebarrieta Kulturgunea, Bilbao

Non