OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
Gaza, gaur egun. Issa, hirurogei urteko arrantzalea, ezkutuan maiteminduta dago Sihamekin, Leila alabarekin merkatuan lan egiten duen emakumearekin. Apoloren estatua faliko zahar bat bere arrantza-sareetan aurkitzen duenean, Issak ezkutatu egiten du, altxor misteriotsu eta indartsu honekin zer egin ez dakiela. Hala ere, funtsean, aurkikuntza honek bere bizitza betiko aldatuko duela sentitzen du. Bitxia bada ere, bere konfiantza hazten hasi da eta azkenean Sihamengana hurbiltzea erabaki du.