Poesialdia 2025: "Heriotzak Eduardo du izena"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 18
  • Poesialdia 2025: "Heriotzak Eduardo du izena"

Formol Laborategiak eta Susa ArgitaletxeaHeriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitaldia aurkeztuko dute.

Munduko Poesia Kaierak poesia liburu bildumak 10 urte bete dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina Formolekoek lana serio hartu dute…

Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartzen dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratu eta publikoaren eta eszenatokiaren arteko ohiko hesiak ezabatzen dituena. Mundu Poesia Kaierak jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa, isiltasuna eta kantua eta antzeko dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaila) bat marraztuko da oholtzan, bideojoko batean bezala.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaFormol Laborategia + Susa Argitaletxea
  • Data 2025(e)ko Martxoak 18
  • Ordutegia19:00
  • LekuaErnest Lluch Kultur Etxea
    DK. Anoeta pasealekua, 7
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Ernest Lluch Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián

Non