Bakioko sanjoseak martxoaren 14an hasiko dira Txakolin Museoan egingo den dastaketa batekin, eta martxoaren 22ra arte garatuko dira deneriko ekitaldiak: dastaketa eta bisitak, tailerrak, txapelketak... Aipagarria izango da, adibidez, martxoaren 16an egingo den giza-proben desafioa, Harriti emakume taldearen eta Bakioko auzoetako ordezkarien artean.
Giroa berotzen bertsolariak eta musikariak egongo dira gainera. 13:30ean hasiko da kirola eta kultura uztartuko dituen ikuskizun hori.