Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:
Le sorelle Macaluso
Emma Dante | 2020 | 94’ Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)
Maria, Pinuccia, Lia, Katia eta Antonella. Bost ahizpa Palermoko aldirietako eraikin baten azken solairuan bizi dira eta bertan hazi dira; leku horretan, denboraren aztarnak gordetzen dira, bost ahizpen bizitza haurtzarotik zahartzarora zeharkatzen duen denboraren aztarnak. Emma Dante antzerki zuzendariak bere lan homonimotik bereiztea lortu du, Veneziako Jaialdian eta David de Donatello Sarietan sari ugari bildu zituen film bati bizia emateko.
Aurkezle eta solasaldikideak: Marina de Franceschi, Esther Castiñeira
(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)
Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.