Bowling Saturne, Patricia Mazuy, Francia, Bélgica, 2022, 104’
Aita hil ostean, Guillaume poliziako ofizialak familiaren bolatokia heredatu eta Armand anaiordeari oparitzea erabakitzen du, baina oparia sorginduta dago eta hilketa batzuk eragiten ditu. Bi anaiak deabruz betetako amildegirantz doaz eta herentziari amaiera topatu beharko diote. Iluntasuna da nagusi arau bakarra ehizarena den mundu batean.