"El mar: visión de unos niños que no lo han visto nunca"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 20
  • "El mar: visión de unos niños que no lo han visto nunca"

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
    • Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
Bete gabeko promes baten istorioa, maisu batek bere ikasleei 1936ko neguko egun batean egindakoa. Itsasoa promestu zien.

Antoni Benaiges zen maisua, 1934an Burgosko Bañuelos de Bureba herrixkako landa-eskolara iritsitako maisu kataluniar gaztea. Iritsi eta gutxira, bere poltsikotik ordaindu zituen gramofono bat eta inprenta xume bat. Horri esker, neska-mutilak euren emozioak, ametsak eta pentsamenduak argitaratzen hasiko dira. 1936ko urtarrilean El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca argitaratuko dute; bertan, neurtitzetan hitz lauz baino gehiago, ikusi ez duten itsasoa nola imajinatzen duten deskribatzen dute. Udan itsasoa ezagutzera joango direla promesten die maisuak, Kataluniara. 1936ko uztailaren 25ean Benaiges fusilatua izan zen. Maisuaren promesa ezin izan zen bete.

Sortzaile gisa izan dugun lehenengo topaketa honetan, hierarkiarik gabe uztartu ditugu objektuak, poemak eta material dokumentala.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Xavier Bobés, Sergio Torrecilla
  • Egilea: Xavier Bobés, Alberto Conejero
  • Zuzendaritza: Xavier Bobés, Alberto Conejero
  • Dramaturgia: Alberto Conejero, Bañuelos de Burebako eskolako neska-mutilen eta haren irakasle Antoni Benaigesen, Marina Garcés-en eta Alberto Conejeroren beraren testuetatik abiatuta.
  • Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.

Laburrean

Non