2025eko BilbaoPoesía Literatur Jaialdiaren barne.
Martxoaren 21a Poesiaren Munduko Eguna da eta hori ospatzeko Bidebarrieta Kulturgunean Lauren Mendinueta, Jessica Zuan eta Miren Agur Meabe poeta ezagunak elkartuko dira.
Lauren Mendinueta kolonbiarra gaztelaniazko poesia garaikidearen ahots garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Bere obra poetikoa gai unibertsalei buruzkoa da, hala nola heriotza, mina, bakardadea, denbora, maitasuna eta edertasuna, eta hizkuntza zehatz eta argi batez heltzen dio. Sari ugari jaso ditu, hala nola, Martín García Ramos saria ("La vocación suspendida"), César Simon saria ("Del tiempo, un paso") eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Saiakera eta Arte Kritikaren Sari Nazionala.
Jessica Zuan poeta suitzarrak hiru poema liburu argitaratu ditu: "L'orizi/La tempête", "Stremblidas e s-chima" eta "Launa da pavagls". Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, eta poema batzuk abesti ere bihurtu dira. Romanche la Littertura aldizkariaren egile, aldizkari eta antologietan ere argitaratzen du. Zuanek Los Grisones Literatura Saria jaso zuen 2024an eta Premi Nollegiu 2024.
Miren Agur Meabe Lekeition jaiotako idazlea da, euskaltzain osoa, helduentzako eta haur eta gazteentzako narratiba idazten du eta 2001 eta 2011n Kritikaren Saria eta 2021ean Poesiaren Sari Nazionala irabazi ditu, jatorriz euskaraz idatzitako poema-liburuengatik.
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago. BILBAOPOESÍAn programatutako errezitaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.