2025eko Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren barne.
Joan Estrader-ek, hitz-jokoz eta irudiz betetako sorkuntza-unibertso bereziaren bidez, SAL aurkeztuko du, Giorgio Gaber kantautore italiarraren eta Gonçalo Tavares idazle portugaldarraren abesti batzuetan inspiratutako ikuskizuna.
Paseo zentzugabea eta poetikoa hitzen aldirietan. SAL lanak hitzarekin jolasten du, egunerokoarekin eta zentzugabearekin. Ikusten, idazten eta entzuten dugun guztia beste gauza bat dela hausnartzera gonbidatzen du. Hitza ez da laua, dinamikoa da, beti dauka bigarren edo hirugarren irakurketa bat. Ikuskizun honetan ezustekoa gertatzen da, eldarnioa, hitz-jokoa eta umorea uztartzen dituen errezeta bat dago. Proposamen ezberdina eta originala sortzen du. Lan honetan, hitzen adierazlearen eta esanahiaren artean nahas-mahasa sortzen da.
Fitxa artistikoa: