JUDIT NEDDERMAN: "Artean"

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 21
  • JUDIT NEDDERMAN: "Artean"

Judit Neddermann (ahotsa eta gitarra), Arnau Figueres (bateria), Isaac Coll (baxu elektrikoa), Adri González (teklatua), Darío Barroso (gitarra).

Kataluniarrak Artean lana aurkeztuko du. Lana Katalunia eta Euskal Herriaren arteko zubia da, bi hizkuntzen ospakizun bat, emakumeen bilkura.

Artean EPak sei abesti biltzen ditu: Judit Neddermannen bost eta Quico Pugès biolontxelo jotzailearen bat. Jatorrizko abestiak katalanez idatzi ditu, eta Olatz Salvador kantautoreak euskaratu eta egokitu ditu. Hizkuntzaren aberastasuna eta kantu partekatua ospatzea da diskoaren helburua, eta horregatik, Euskal Herriko bost abeslari (Izaro, Olatz Salvador, Maren, Bea Asurmendi eta Idoia Asurmendi) gonbidatu ditu Juditek, bakoitzak kantu batean laguntzeko.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu

  • Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.


Laburrean

Non