Durangon finkatutako GANSO&Cía antzerki konpainiak bere bederatzigarren sorkuntza aurkezten digu 2007an sortu zenetik. Aurrekoak bezala, bere sorkuntza San Agustin Kultur Gunean garatu da, bertan baitauka bere egoitza artistikoa.
Oraingo honetan, lehen haurtzaroko ikusleei zuzenduko zaizkie, 2 urtetik 6 urtera bitartekoei, beti bezala umorea, zehazki clownaren teknika, ikuspegi garaikidetik erabiliz. Proposamen bisual eta emozionala, zati berdinetan.
Sinopsia
Muna lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!
Fitxa artistikoa
Oinarrizko informazioa