Ikastaro baten berri eman nahi dizugu: ASTINDU! topaketak. Ameslariendako ikastaroa.
Norentzat?
Euskaraz bizitzeari lotu lehentasunezko korapilo bat (erabilera, diskurtsoa, hizkuntza- bizikidetza...) askatu nahi dutenentzat.
Euskararen ekintzailei, kultur sortzaileei, bere inguruan euskararen presentzia indartu nahi dutenei edo eta euskararen biziberritzean amets eta epika berriak nahi dituztenei.
Euskararen biziberritzerako tresna, ekintza, amets berriak sortu nahi dituztenentzat.
Saioen formatua:
Adituen saioa + azpimarra teknikoak egiteko tartea.
Lehenengo zatia: Hitzaldi sakon baina pizgarriak, gai teorikoetan patxadaz janzteko eta bakoitzaren beharrei norabidea aurkitzen laguntzeko, galdera-erantzun tarte zabalekin.
Bigarren zatia, Plazarako kideek gidaturik azpimarra teknikoak, soziolinguistikatik, adituen hitzaldietan zein parte-hartzaileen korapiloetan oinarrituta, modu parte-hartzailean diskurtso eraginkorrak eraikitzeko.
Saioak:
Hitzaldia: Txepetx, Fishman: iraultza soziolinguistikoetatik, gaur egungo komunitate estrategia eta jauzi politikoetara. Jon Sarasua (HUHEZI, Euskaltzaindia). + Azpimarra teknikoa: soziolinguistika oinarriak berrikusi: hizkuntza komunitatea, hizkuntza minoritarioa vs minorizatua, hizkuntza funtzioak, diglosia, arnasguneak.
Hitzaldia: Hizkuntza transmisiotik sozializaziora: paradigma eta arau soziolinguistiko berrien bila. Jone Miren Hernandez (EHU). + Azpimarra teknikoa: hizkuntza-sozializazioan trebatu: publiko segmentazioen dinamikak, segmentu bakoitzaren aktibazio eta behar posibleak.
Hitzaldia: Dantza eta euskararen zirikorda: burujabetasuna eta ahalduntzea. Aritz Ibañez (Duguna). + Azpimarra teknikoa: auto-eraketa eta auto-finantzaketa, hizkuntza komunitatearen mundu ikuskera, tradizioa vs herri kultura, belaunaldi berriak eta transgresioa.
Hitzaldia: Astintzen gaituzten ametsak: euskaldunon komunitatearen etorkizuneko kontakizunak eta ekintzak. Rosa Ramos (Uharri). + Azpimarra teknikoa: euskararen biziberritzearen kontakizuna eguneratu etorkizun ikuspegitik, eta komunikazio disimetrikoan trebatuta.