Poemak, txontxongiloak, leihoak, abestiak, ilargiak, barraskiloak, baita hipopotamo handi bat ere dituen etxetxo bat eraikiko da. Amaieran etxetxoa bisitatzeko aukera izango da.
Musika eta objektuen antzerkia, kolorearen magoa izenez ezaguna den Kveta Pacovská ilustratzaile txekiarraren lan plastikoan eta Juan Kruz Igerabideren haurrentzako poesian inspiratua.
Adina: 3-6.
Informazio gehiago: Pantzart.