"Ambulant"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 23
  • "Ambulant"

Zirku txiki eta xelebre bat iritsi berri da hirira, maletaz eta kutxaz betetako karroekin ehunka kilometro egin ondoren. Bertan instalatzeko leku egokiaren bila dabiltza. Inork ez daki nondik datozen, baina esaten dutenez, ikuskizunen panoramako artista bertutetsuenak daude zirkuko kideen artean.

Artistek eta musikariek zuzenean muntatu eta prestatuko dituzte ikuskizunerako eszenografia guztiak. Familia handi bat da zirkua: elkarrekin bizi dira, elkarrekin bazkaltzen dute, elkarrekin lo egiten dute... Elkarren artean maitemindu, eztabaidatu, jolastu, borrokatu...

20ko hamarkadako azken zirku klasikoei eskainitako omenaldia da Ambulant ikuskizuna, zuzeneko musika eta eszenaratze landua uztartzen dituena. Adrian Schvarzstein zuzendari ezagunaren gidaritzapean, hamar artistak askotariko teknikak exekutatuko dituzte: cyr gurpila, eskuz esku, iletik zintzilikatzea, baskula korearra, bankina akrobatikoa, barra finkoa, diaboloa, malabareak, eta nola ez, clowna.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Víctor Segarra, Didac Cano, Gustavo Arruda “Cuga”, Amanda Wilson, David Tornadijo “Torna”, Laura Barba, Paco Caravaca, Miguel Molinero
  • Konpainia: LA FAM Produccions
  • Zuzendaritza: Adrian Schvarzstein
  • Musikariak: Rubén Traver, Mario Herrero
  • Musika-konposizioa: Juanjo Ballester
  • Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.

 

 

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non