Eskolan Dixieri dena ondo joaten hasten zitzaionean, albiste txarrekin agertzen dira bere aspaldiko lagun zonbiak, Isis eta Gonner: Nigreda gaiztoa zonbien eta hilkorren arteko matxinada baten buru da, mundua konkistatzea helburu duena. Azoth magikoaren eramailea denez, Dixiek bakarrik geldiaraz dezake.